XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apezpiku bat, apezpiku-gurutzea enperadorearengandik hartuz.

Ludobiko-k jabegoa eman dio eta gizona bidali digu.

Eta, gure semeak eman zion gutunarekin guregana etorri ondoren, gure Juan leiala gutaz fido izan zen, gure semeak eman zion jabegoa mesedez ematea erregutuz.

Ondorioz, guk, esandako jabegoa ematen diogu bere muga eta dependentzia guztiekin eta bai, berak bere gizonekin Fuentejuncosa-ko landetxean okupatu eta okupatuko duen guztia edo bere muga barruan goldatuko duen, edo, bere gizonekin landatzeko beste leku eta hiribilduetan okupatuko dituen beste lur eremu guztiak ere.

Hau guztia gure opari bezala ematen diogu, berak eta bere ondorengoek zentzurik eta oztoporik gabe eduki dezaten, guri eta gure semeari leial izaten segitzen duten bitartean.

Eta ekintza honek autoritate handiagoa izan dezan, azpian gure eraztunaren zigilua jarri dugu.

(Diplomata carolina L ;em MGH).

Elizgizonen eta beren eraikuntzen mantenua segurtatzeko, Elizak lurrak eduki behar ditu.

Apezpikuek eta monastegiek, mendeetan zehar, hainbat eta hainbat lur eskuratu dituzte, emarien bidez gehienetan...

Sarritan, Elizaren jabetza hauek, feudo bilakatu dira: apezpikuak eta artzapezpikuak jaun baten sujet bihurtu dira eta, era berean, beste sujet apalago batzuren gorazarrea har zezaketen...

Elizgizonak, sarri, beren gustoak inposatzen dituzten eta inbestidurak kontrolatzen dituzten jaun feudalen menpean erortzen dira.

Laikoen eragina handiagotu besterik ez da egiten, denbora berean abusu ugari gertatzen direlarik.

Milza-Berstein: Histoire Moyen Age. Paris.

Ni, Artzapezpikuak ordenatua izan naiz, eta grazia apezpikutarra lortzeko ehun urrezko soldata eman dizkiot; baldin eman ez banizkio, ez nintzateke apezpiku izango...

Urrea eman dut, apezpikutza lortu dut baina, hiltzen ez banaiz, laster birreskuratuko dut neure dirua.

Abadeak ordenatu, diakonoak kontsakratu eta urrea jasotzen dut...

Horrela itzultzen da nire boltsara bertatik irten den urrea...

ABBON, Fleury-ko abatea X. mendeko kronikalaria.